imagen02_servicios
Aquí castellano ->


Zuen iraunkortasun ekonomikoak kezkatzen gaitu.
ESSren ekimenak laguntzen ditugu
kudeaketa ekonomikoan kezkak kentzeko,
eta proiektuei urteak gehitzeko


Nola kalkula dezaket nire ordu-tasa garestia izan gabe, jasangarria izateko?
Zer diru-sarrera behar ditut nire gastu guztiei aurre egiteko eta soldata duin bat lortzeko?
Zenbat proiektu behar ditugu egungo plantillari eusteko? Zer motatako proiektuek laguntzen digute gehien?

Sortzen zaizkigun galderak izugarri aldatzen dira proiektu bakoitzaren bizi-unearen arabera, eta, horregatik, tresna desberdinak behar dira, abiapuntuan, sendotasunean edo krisi-egoeran egotearen arabera.

Diru-sarreren jatorriak ere baldintzatzen ditu gure beharrak; ez da gauza bera dirulaguntzetan oinarritzea, zerbitzuak ematea edota produktuen salmenta egitea.

Aurrekoa kontuan hartuta, bi akonpainamendu mota proposatzen dizkizuegu:

AKONPAINAMENDU ESTRATEGIKOA: iraunkortasun ekonomikoa

Kudeaketa ekonomiko kontzientea eta eraginkorra lortzeko ikuspegi bat eskaintzen dizuegu, zuen helburu soziala baldintza duin eta iraunkorretan bermatzeko.

Horrela ulertzen dugu iraunkortasun ekonomikoa.

Ikuspegi beretik abiatuta, zuen proiektuaren beharrak aztertuko ditugu eta tresna eraginkorrenak martxan jarriko ditugu egoerara egokituz.

Emaitza informazio erabilgarria eta praktika multzo bat izango da, zuen eguneroko kudeaketa hobetuko duena eta erabakiak hartzea erraztuko dizuena.

AKONPAINAMENDU OPERATIBOA: kontabilitate- eta zerga-aholkularitza

Nor ez da Ogasunaren gutun baten beldur? Nork ez du fede itsuaren ariketa egin aholkularitzak Ogasunean hainbeste ordaindu behar duzula esaten dizunean?

Proiektu gehienek aholkularitza bati azpikontratatzen diote kontabilitate eta zerga-kudeaketa. Guk Ekonomia Sozial eta Solidarioa eta irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimenetan espezializatu nahi dugu, beren ezaugarri espezifiko eta zehatzekin.

Zuen forma juridikoa edozein dela ere (elkartea, fundazioa, kooperatiba, autonomoa…), zuen kontabilitatea eramateaz eta gure sektorera egokitutako fiskalitate guztia kudeatzeaz arduratu gaitezke.

Argi baduzu hau dela bilatzen zenuena edo oraindik zalantzaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik egongo gara zu ezagutzeaz eta zalantzak argitzeaz.

Eta guri buruz zerbait gehiago ezagutu nahi baduzu, gure blog-eko hurrengo sarrerak gomendatzen dizkizugu (erderaz daude):

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
La Tercera Pata