(Aquí en castellano…)

La Tercera Pata Ekonomia Sozial eta Solidarioaren sarea indartzeko asmoarekin sortu den proiektua da. Izan ere, ESS-ren parte diren ekimenak lagundu nahi ditu haien bideragarritasun eta kudeaketa ekonomikoarekin zerikusia duten alderdietan.

Gainera, metatutako esperientziaren ondorioz, «ahalduntze ekonomiko» bat beharrezkoa dela uste dugu hurrengo erronka zailari aurre egiteko: ikuspegi sozialarekin konprometitutako proiektuak lan-baldintza duin eta jasangarrietan gauzatzea.

Horretarako, ezinbestekoa da ESSren proiektuetara jakintza-transferentzia bat ematea, kudeaketa ekonomikoa eta erabaki estrategikoak hartzea errazteko.

Kasu askotan, auto-esplotazioa, prekarietatea, ezegonkortasuna eta horrek eragin dezakeen frustrazio guztia proiektuaren helburu soziala lehenestearen ondorio dira, bideragarritasun ekonomikoari beharrezko arreta eskaini gabe.

Gure izena iraunkortasunaren definizio klasikoari egindako keinua da, berau osatzen duten 3 dimentsioetan oinarrituta: soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa. La Tercera Pata hiru hankak zaintzearen garrantzia gogorarazi nahi du, baldintza duinetan egindako proiektu iraunkorrak lortzeko.

Logo_LTP

Norekin egiten dugu lan?

 

 

 

 

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
La Tercera Pata